Euskotrenek Usansoloko Geltokia-Ospitalea autobus zerbitzuaren irteera orduak aldatuko ditu

Actualizado: viernes, 17 abril 2015 15:36

BILBO, 17 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak Usansoloko Geltokia-Ospitalea autobus zerbitzuaren irteera ordutegiak aldatuko ditu datorren astelehenetik, apirilaren 20tik, aurrera. Aldaketa horiek, Usansoloko geltokitik kanpo egiten ari diren egokitzapen lan batzuen ondorioz egin beharko dira.

   Euskotrenek jakinarazi duenez, lan horiek direla eta, erabiltzaileak baino ezin izango dira sartu geltoki gunera. Hori dela eta, Usansoloko Geltokiaren eta Ospitalearen arteko Euskotreneko autobus zerbitzuaren geralekua geltokiaren kanpoko biribilgunean egongo da, bidaiariak igotzeko zein jaisteko.

   Horren ondorioz, astelehenetik ostiralera, Ospitalerako irteerak bi minutu atzeratuko dira, eta geltokitik gertu dagoen biribilgunetik egingo dira. Gauza bera gertatuko da aurkako noranzkoan: bi minutu atzeratuko dira Ospitaletik geltokirako irteerak.

   Larunbat, igande eta jaiegunetan, geltokitik gertu dagoen biribilgunetik Ospitalerantz egingo diren irteerak minutu bat atzeratuko dira. Aurkako noranzkoan, Ospitaletik geltokirako irteerek, ohiko ordutegiarekin jarraituko dute.

   Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 informazio telefono zenbakia, Euskotrenen www.euskotren.es webgunea eta Twiterreko @euskotrenEJGV esteka erabil ditzakete.