Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 03/09/2010 12:44
EuskoTren Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen sozietate publikoak tren zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 5ean eta 12an Zumaia-Donostia linean, Kontxako Ikurrinaren estropadak direla eta.
Zerbitzu hori lineako tren zerbitzu erregularra osatuko duten zazpi tren berezik osatuko dute. Zazpi zerbitzu berezi horiek Zumaiatik abiatuko dira 9:00etan, 9:10ean, 9:30etan, 10:00etan, 10:10ean, 10:30etan eta 11:00etan, eta lineako geltoki eta geraleku guztietan geldituko dira (Zumaia, Zarautz, San Pelaio, Aia-Orio, Usurbil, Errekalde, Añorga, Lugaritz eta Donostia-Amara).
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek geltokietan eta geralekuetan eska dezakete, eta baita Bezeroaren Arretarako Bulegoan, EuskoTrenen www.euskotren.es webgunean eta 902 543 210 informazio zenbakira deituz ere.