EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteazkenean Realaren eta Mallorcaren arteko partida dela eta

Actualizado: lunes, 2 enero 2012 12:51

DONOSTIA, 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak trenen zerbitzu bereziak eskainiko ditu asteazken honetan, urtarrilaren 4an, Realak eta Mallorcak Anoetan jokatuko duten partida dela eta.

Zerbitzu berezi hauek Donostia eta Hendaia arteko Topoaren ohiko zerbitzuak osatuko dituzte, eta ohiko geldialdiak egingo dituzte lineako geltoki guztietan, konpainiak jakinarazi duenez.

Horrela, Donostiara joateko zerbitzu bereziak izango dira Oiartzundik 19:13an eta 22:20an; Hendaiarantz tren bereziak irtengo dira Anoetatik 22:03an, 22:18an eta 22:33an; beste zerbitzu bat ere izango da Oiartzunera 22:08an.

Informazio gehiago nahi duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete, edo, bestela, geltoki eta geralekuetan informazioa jaso edota www.euskotren.es webgunera sartu.