EuskoTrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu otsailaren 13an Realaren eta Sevillaren arteko partidarako

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 10 febrero 2012 14:26

DONOSTIA 10 Feb. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du datorren astelehenean, otsailaren 13an, Realak eta Sevillak Anoeta estadioan jokatuko duten partida dela eta.

Konpainiak jakinarazi duenez, zrbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten trenek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan.

Horrela, partida aurretik, Errenteria-Donostia trenak 20:16an eta 20:31n irtengo dira, eta partida bukatuta, Anoeta-Lasarte trenak 23:07an eta 23:22an. Gainera, Anoeta-Hendaia noranzkoan trenak izango dira 23:03an, 23:08an eta 23:18an.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa dute geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).

Contenido patrocinado