EuskoTrenek zerbitzua indartuko du larunbatean Realaren eta Sevillaren arteko partidarako

EuskoTrenen geltoki bat
EUSKOTREN
Actualizado: martes, 4 enero 2011 14:05

DONOSTIA, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du larunbatean, Realak eta Sevillak Anoetan jokatuko duten partida dela eta.

Zerbitzu berezi hori Donostia eta Hendaia lotzen dituen ohiko zirkulazioen osagarria izango da. Zerbitzua indartzen duten tren horiek ohiko geldialdiak egingo dituzte gainerako geltokietan, EuskoTreneko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, Donostiarako noranzkoan, Errenteria-Donostia tartean 19:08an eta 19:16an abiatuko dira trenak; Irun-Donostia tartean 19:17an; Herrera-Donostia tartean 19:45ean. Bueltarako, Anoeta-Lasarte tartean 22:37an abiatuko da trena.

Hendaiarako noranzkoan, hurrengo trenak izango dira: Donostia-Herrera, 19:30etan; Donostia-Hendaia, 22:15ean; Anoeta-Hendaia, 22:03an eta 22:33an; Anoeta-Errenteria, 22:21ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTreneko 902 543 210 telefonora dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan eta konpainiaren webgunean (www.euskotren.es).