Euskotren, Metro Bilbao eta Renfeko langile bana Sahara Marathon 2015ean egongo dira

Actualizado: martes, 10 febrero 2015 14:08
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

   Txema Negro Bilboko tranbiako (Euskotren) gidariak, Juanma Cabrera Metro Bilbaoko gidariak eta Patxi Aguayo Renfe Aldiriko gidariak Sahara Marathon 2015 lasterketan parte hartuko dute. Bigarren aldia da hiru euskal trenbideetako langile izaera solidarioko kirol proba honetan izango direla.

   Euskal Trenbideetako Langileak kolektiboak jakinarazi duenez, hiru gidariak otsailaren 20an joango dira Tindufera. Lasterketa otsailaren 24an izango da, eta 25 herrialdetako 300 parte hartzaile inguru izango dira.

   Ibilbidea Aaiun kanpamenduan hasiko da, Auserdetik igaro, eta Smaran amaituko da. Lasterketa gogorra da basamortuko eguraldiagatik, besteak beste, tenperatura altu, haize eta lurzoru idor eta harritsuagatik.

   Maratoian parte hartuko duten pertsona guztien inskripzioarekin lortutako diruarekin, kanpamenduetan proiektu humanitarioak dira. Horrela, kirol ekimen honi esker, hainbat proiektu egin dira aurretik, esaterako, kirol askotarako pistak edo kirol eskolak eraiki, edota karabana solidarioak bidali sendagaiekin, eskolako materialarekin eta kirol ekipamenduekin. Aurten diru sarrerak ikastetxeetan haur kirola bultzatzeko zenbait proiektuetara bideratuko dira.