Euskotrenen zenbait autobus lineek aldaketak izango dituzte larunbatean Donostian, Haur Danborrada dela eta

Publicado: viernes, 19 enero 2018 16:51

DONOSTIA, 19 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Euskotren sozietate publikoak UK09, UK10 eta UK11 autobus lineatako zerbitzua aldatuko du larunbatean, urtarrilaren 20an, Haur Danborrada dela eta.

Zehazki, Euskotrenek jakinarazi duenez, 10:00etatik 15:00etara bitartean, Haur Danborradak derrigortuko du Askatasuna etorbidearen ohiko geralekua Zubieta kalera eramatera Zumaiara irtengo diren zerbitzuetan. Aldaketak honako lineei eragingo die: UK09 (Zumaia-Donostia N-634tik), UK10 (Zumaia-Zarautz-Donostia AP-8tik) eta UK11 (Zumaia-Orio-Donostia AP-8tik).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV Twitter gunean.