Euskotrenen zerbitzu bereziak izango dira larunbatean, Baionako Avironek Anoetan jokatuko duen errugbi partidarako

Actualizado: jueves, 21 marzo 2013 13:23

DONOSTIA, 21 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskotrenek Lasarte eta Hendaia artean izaten den ohiko zerbitzua osatzen duen trenen zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, martxoaren 23an, Anoetan arratsaldeko 15:00etatik aurrera Baionako Avironek eta R.C. Toulonek jokatuko duten errugbi partida dela eta.

Konpainiak jakinarazi duenez, Lasarte-Oriatik Hendaiara, 7:30etik 21:30era izango dira trenak, 30 minuturik behin, eta 22:00etan eta 22:30ean beste bi zerbitzu izango dira Oiartzunera. Halaber, 7:15etik 16:45era trenak izango dira 30 minuturik behin Donotiatik Hendaiara, eta 16:45etik 22:00etara 15 minuturik behin. Gainera, lau irteera izango dira 7:00, 7:30, 22:15 eta 22:45ean Oiartzunera.

Bestalde, Hendaiatik Lasarte-Oriara 8:03tik 21:33ra izango dira trenak, 30 minuturik behin, eta Hendaiatik Donostiara 8:03tik 10:03ra, 30 minuturik behin, 10:03tik 14:33ra (03, eta 13, eta 33, eta 43an), eta 14:33tik 22:33ra 30 minuturik behin. Gainera, irteerak izango dira Oiartzunetik 7:21ean, 7:51n (Lasartera) eta 22:37an (Donostiara).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902.543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren webgunean (www.euskotren.es) eta Twitter gunean (@euskotrenEJGV).