Ez Dok Hiru taldeak "Euskal musikaren benetako istorioa" estreinatuko du Arriaga antzokian

"Euskal Musikaren Benetako Istorioa" Lanaren Aurkezpena
ARRIAGA ANTZOKIA
Actualizado: martes, 28 febrero 2017 13:35

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Ez Dok Hiru bikoteak "Euskal musikaren benetako istorioa" lana estreinatuko du Bilboko Arriaga antzokian martxoaren 7an eta 8an, "Euskal Herriko imajinario musikalaren errepaso ironiko, absurdu eta dibertigarria", aurkezpenean azaldu dutenez.

Publiko helduari zuzendutako antzezlana da, umorezkoa eta euskaraz. Patxo Telleriak sortu ditu testuak eta Mikel Martinezek eta Telleriak berak "zuzenean antzezteko duten estilo paregabearekin defendatuko dute taula gainean".

Oraingoan, bikoteak beste hiru musikari-aktorekin partekatuko du eskenatokia, "hitzari zuzeneko musikaren indarra gehituz". Zeregin horretan arituko dira Adrian Garcia de Los Ojos, Maria Arriaga Telleria eta Ivan Allue. Guztia zuzentzeko lanetan Jokin Oregi izango da.

Euskal kantutegian oinarritutako antzerki ikuskizuna da, "gure musikarekiko maitasuna dariona", baina Ez dok Hiru bikotearen "estilo eroa, nahasgarria eta irrigarria azalerazten duena". Ikuskizun berrian 200 abesti baino gehiagoren zatiak agertuko dira, "eta denak ez badira, gehienak ezagun egingo omen zaizkigu".

Emanaldiak martxoaren 7an eta 8an izango dira, 11:00etan eta 20:00eta, eta sarrerak salgai daude, 6,50 eta 18 euro artean, www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonoan edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.