Ezkerraldeko Gurutze Gorriak 1.500 jostailu banatuko ditu egoera ahulean dauden familien 500 umeren artean

Jostailuak banatuko ditu igandean Gurutze Gorriak Ezkerraldean
Europa Press
Actualizado: viernes, 4 enero 2013 13:06

BILBO, 4 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ezkerraldeko (Bizkaia) Gurutze Gorriak 1.500 jostailu baino gehiago banatuko ditu egoeran ahulean dauden 285 familiatako 504 umeren artean, 2013ko Jostailuen Kanpainaren bitartez. Jostailuak igande honetan banatuko dituzte errege magoek, Portugaleteko Alonso Allende Gizarte Zentroan.

Bere arduradunek azaldu dutenez, kanpainaren helburua da jostailuen enpresek nahiz dendek emandako jostailu berriak, bai eta norbanakoek egindako dohaintzak ere, Ezkerraldeko eta Meatzaldeko familia ahulen umeei eskaintzea. Banatuko diren jostailuak berriak izango dira eta bi jostailu banatuko dira ume bakoitzeko, txikienen artean desberdintasunak saiheste aldera.

Kanpaina 2003tik egiten da eta, urterik urte, handitu egin da bildutako jostailuen kopurua, bai eta produktuok jasotzen duten familien eta umeen kopurua ere. Hala, 2009an, 192 familia ekimen honetaz baliatu ahal izan ziren, eta, 2010ean, berriz, 217 familia izan ziren; 2011n, 244; 2012an, 246 eta, aurten, 285 izango dira familiak.

Jostailuak jasotzen dituzten umeen kopuruari dagokionez, 2009n 370 izan ziren; 2010ean, 280; 2011n, 430; eta 2012an, 435; aurten, 504 izango dira. Horrela, dohaintzan eskainitako jostailuen kopurua ere areagotu egin da urteekin, eta 2009an, 960 izan ziren; 2010ean, 1.100; 2011n eta 2012an eta, aurten, 1.500 jostailu izango dira.

Proiektu hau, batetik, Eroski Max Center, Bide Onera eta Liber 2000 bezalako tokiko enpresek ahalbidetu dute, eta, bestetik, Devir, Tantrix Games Ibérica S.L, producciones de Bingo y Video S.L eta Luditoys Factory bezalako enpresa espainiarrek.

Gainera, Portugalete, Santurtzi, Abanto eta Zierbena eta Muskizko udalek kanpainaren antolakuntzan hartu dute parte. Halere, kanpaina zabalik dago lagundu nahi duten Ezkerraldeko nahiz Meatzaldeko udalerri guztientzat.