Familia ugarien datu estatistikoak sartu ditu Jaurlaritzak euskadi.eus webgunean

Famila ugarien datuak Jaurlaritzaren atarian
Europa Press
Actualizado: lunes, 29 mayo 2017 12:58

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako Saileko Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dauden familia ugariei dagozkien datu estatistikoak argitaratu ditu www.euskadi.eus webgunean.

Horrela, http://www.euskadi.eus/informazioa/familia-ugarien-estatistikak/web01-a2famil/eu/ estekan klikatuta, edozein pertsonak kontsulta ditzake Jaurlaritzak familia ugariei buruz dituen datu estatistikoak, Lakuako Gobernuak jakinarazi duenez.

Atal digitalean argitaratutako datuak urteen arabera daude banatuta eta, urte bakoitzaren barruan, hiruhilekoko aldiak kontuan hartuta. Era berean, hiruhileko bakoitzari dagozkion datuak banatuta ematen dira, lurralde historikoen arabera, eta horietako bakoitzean familia ugarien kopuruak bereizte dira, sailkatzen diren kategoriaren arabera (orokorra edo berezia). Mota horretako familia kopurua udalerrien arabera kontsultatzeko aukera ere dago.