Familiek mobilizazioak egingo dituzte datorren astean eskola-jantokietako gatazka kopontzea eskatzeko

Actualizado: viernes, 13 mayo 2011 16:51

BILBO, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Familiek mobilizaizioak egingo dituzte maiatzaren 16an eta 17an Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxeetan eskola-jantokien gatazka konpon dadin eskatzeko. Mobilizazioen deitzaileek datorren asteko ekintzetan eta etorkizunean deituko direnetan parte hartzera animatu dituzte familia guztiak, EHIGE gurasoen elkartetik adierazi dutenez.

Era berean, argitu dute familiok 30 zentimo gehiago ordaintzen dituztela egunero eskola-jantokien zerbitzua hobetzeko, langileen aldarrikapenetako bat, hain zuzen ere. "Baina gainontzeko puntuak konpontzea ez dago gure esku, eta hori dela-eta, gatazka hau behin betiko konpontzea eskatzen diegu aldeei", azpimarratu dute.

Hitzarmenik sinatzen ez bada, eta alde desberdinekin hitz egin ondoren, Eusko Jaurlaritzarekin batera begiraleen lan-orduak 18 ordutan luzatzeko erabakia berraztertzea planteatuko dute, eta ondorioz, dirua bueltatzea familiei.

"Euskal Eskola Publikoa aukeratu dugun familiek eta egunero hezkuntza-komunitateatearekin elkarlanean aritzen diren ikasleen gurasoen elkarteek kalitatezko eskola publikoa merezi dugu, gatazkarik gabe eta bere irudia zikindu gabe egunero komunikabideetan. Hori dela eta, berriro ere eskatzen diegu aldeei gatazka konpontzen saiatzeko", adierazi dute.