Fantasiazko zinemari buruzko solasaldia eta Henri Michauxen testuen errezitaldia, aste honetan Guggenheim museoan

Fantasiazko zinema eta Henri Michauxen testuak
GUGGENHEIM BILBAO MUSEOA
Actualizado: lunes, 23 abril 2018 14:34

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

Fantasiazko zinemaren inguruko solasaldi bat izango da asteazkenean, apirilaren 25ean, Guggenheim Bilbao Museoan, eta biharamunean, hilaren 26an, Henri Michaux artistaren testuen errezitaldi bat. Bi ekitaldiak 19.00etan hasi eta entzungelan egingo dira, museoko iturriek jakinarazi dutenez.

Horrela, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoa hasi baina egun batzuk lehenago, "Just imagine. 50 títulos esenciales del cine de ciencia ficción" liburuaren inguruko solasaldia izango da museoan. Ángel Sala Sitgeseko Zinemaldi Fantastikoaren zuzendaria eta Juan Zapater BilbaoArteko zuzendaria izango dira hizlariak.

Halaber, ostegunean, apirilaren 26an, Henri Michaux artistaren obra idatzia nabarmenduko da literaturari eskainitako emanaldian, Poetalia elkarteko lau rapsodaren parte hartzearekin. Michauxen bidaia koaderno, poema eta narrazio laburren hautaketa bat irakurriko dute. Literatur errezitaldia "Henri Michaux: beste aldea" erakusketa dela-eta antolatu da, eta zuzeneko musikaz lagunduta egingo da, teklatu jotzaile eta perkusionista banarekin.