FANTek 10.000 ikus-entzuleak gainditu ditu 23. edizioan

Zinemaldiko sarituak
FANT
Actualizado: martes, 16 mayo 2017 12:37

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoak 10.064 ikus-entzulerekin bukatu du 23. edizioa, hau da, iaz baino %9 gehiago, Bilboko Udalak antolatzen duen zinemaldiaren historian orain arteko izan den ikus-entzule kopuru handiena lortuz. "Zinemaldiak sei urte daramatza etengabe hazten, programatutako zine orduei dagokienez zein aretoetara doan ikus-entzule kopuruari dagokionez", antolatzaileek nabarmendu dutenez.

Datu horiei gehitu behar zaizkie zine egitaraua osatu duten jarduera paraleloetan parte hartu duten beste 1.770 pertsonak. Jarduera horien artean daude Guggenheim museoarekin batera Carlos Bayonarekin antolatutako Art After Dark saioa -sarrera guztiak agortu ziren-, Azkuna Zentroan Rob Zombieren omenez egin zen kartelen erakusketa edo Aranzazu Callejarekin egindako dj saioa.

Programatutako 50 emanaldi baino gehiagoetatik, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan zen Eduardo Casanovaren "Pieles" filma eskaini zen inaugurazio ekitaldian, Sail Ofizialean lehiatu zen "La noche del virgen" Roberto San Sebastianen lehenengo film luzea ikusteko saioan, Azkuna Zentroko auditoriumean, eta FANT Maisuak sailaren barruan "La Residencia" Chicho Ibañez Serradoren lan klasikoaren emanaldian.

Horrez gain, %80tik gorako sarrerak saldu zituzten "El Ataud de Cristal", "The Void", "My father Die" nazioarteko film laburrek, amaiera ekitaldiko "PET" filmak, Trailer Faltsuen saioak, Panorama saileko film batzuk ("La sexta alumna", "The Wailing" edo "Into the Forest", besteak beste), DokuFANTeko "SPUTNIK" lanak edota Fantastikoaren Maisuak saileko "Quien puede matar a un niño", "El fantasma del paraíso" eta "La furia" klasikoek.

Gainera, arratsaldeko lehenengo saioak izan duen "harrera bikaina" nabarmendu du antolakuntzak. Amaitzeko, zinemaldiaren aurreko astean Pre-FANT zikloko emanaldietara 1.114 pertsona joan zirela azpimarratu du -2016an baino ia 400 gehiago-, bai eta 1.566 ikasle hurbildu zirela FANTEskola saioetara.