Felipe Lozak zuzenduriko "Cabaret Chihuahua" musikala izango da datorren larunbatean Bermeoko Kafe Antzokian

Actualizado: martes, 30 septiembre 2014 18:17

BILBO, 30 Sep. (EUROPA PRESS) -

Felipe Lozak zuzentzen duen "Cabaret Chihuahua" ikuskizuna izango da ikusgai datorren larunbatean, urriaren 4an, Bermeoko (Bizkai) Kafe Antzokian, iluntzeko 21:00etan. Musikal kritikoa, ironikoa eta euskal mexikarra da "Cabaret Chichuahua", eta badu "zonbitik ere zerbait", Bermeoko Udaleko iturriek prentsa ohar bidez adierazi dutenez.

Krisi garaiotarako "ikuskizun paregabea" da Felipe Lozak zuzendutako lan hau. Antzezleak Mitxel Santamarina, Enriqueta Vega, Lander Otaola, Ylenia Baglietto, Iñaki Maruri, Quique Gago, Diego Pérez eta Irene Bau dira.

Sarrerak hamar euro balio du eta Bermeoko Gizarte eta Kultura Etxean, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.kutxabank.es webgunean erosi daiteke. 29 urte artekoek, 65 urtetik gorakoek, ezinduek eta langabeek %25eko deskontua izango dute leihatilan. Ekimena Bermeoko Udalak antolatu du.