FIBA 2014ko enbaxadoreek Saskibaloiko Munduko Kopa aurkeztu dute Bilbo-Bizkaia egoitzan

Bilboko udaletxearen aurrean egin dute ekitaldia
Foto: BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 28 julio 2014 13:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako enbaxadoreek txapelketa aurkeztu dute gaur, uztailak 28, Bilbo-Bizkaiko egoitzan. Ostegunera bitartean, kirol hitzorduaren maskota ofizialek une atseginak bizitzeko aukera eskainiko diete zaleei eta oinezkoei, eta, gainera, lehiaketako baloi ofizialaren erreplika erraldoiarekin batera argazkia ateratzeko abagune bakarra izango da.

   Saskibaloiaren zaleak Munduko Kopako maskota ofizialekin elkartu ahal izateko hautatutako tokiak Bilboko udaletxea eta Casilda Iturrizar parkea, Barakaldo eta Ereaga hondartza dira. Gainera, AEB, Finlandia, Turkia, Dominikar Errepublika, Ukraina eta Zeelanda Berriko selekzioek abuztuaren 30etik irailaren 4ra bitartean Barakaldoko BECen erabiliko duten baloiaren erreplika erraldoia ere ikusi ahalko da.

   Hain zuzen ere, Bilboko udaletxearen aurrean egin dute gaur aurkezpen ekitaldia, eta, besteak beste, Ibon Areso Bilboko alkatea, Gabino Martinez de Arenaza Bizkaiko Aldundiko Turismo eta Kanpo Sustapenerako zuzendaria eta Fernando Romay jokalari ohia izan dira bertan.

   Baloiaren erreplika erraldoia 12:00etatik 20:00etara egongo da puztuta. Gaur, uztailak 28, Bilboko udaletxearen aurrean egongo da, Jorge Oteizaren eskulturaren alboan, eta asteartean, hilaren 29an, Casilda Iturrizar parkean. Asteazkenean, uztailaren 30ean, Barakaldoko Herriko plazan ikusi ahalko da, eta ostegunean, hilaren 31n, Ereaga hondartzan.

   Interesatutako pertsona guztiek argazki lehiaketa batean parte hartu ahalko dute, #spain2014 eta #Bilbao traolak erabiliz, eta partida batera joateko sarrera bikoitza lortzeko aukera izango dute. Baldintza bakarra bete behar da: argazkian baloi erraldoia edo maskota ofizialak, eta argazkiaren egilea agertu behar dira. Argazkia Espainiako Saskibaloi Federazioaren sare ofizialetan argitaratu ahalko da, Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan.

   Uztailaren 11n eta 12an kirol hitzordu honen antolakuntzan laguntzeko prestakuntza jaso zuten 350 boluntarioetako batzuk dagoeneko lanean ari dira Saskibaloiko Munduko Kopa Bilbo eta Bizkaira iritsiko dela iragartzeko kaleko ekintza honetan. Hamar boluntariok osatutako talde bat maskota ofizialekin batera egongo da Bilbo eta Bizkaian egingo dituzten joan-etorrietan.