DONOSTIA, 8 Feb. (EUROPA PRESS) -
Deusto Business Schoolek eta Elkargik Finantza Zuzendaritzako Programa Exekutiboaren IV. Promozioa hasiko dute ostiral honetan, otsailaren 10ean. Deustuko Unibertsitateko Donostiako campuseko instalazioetan emango da, 2012. urtean zehar.
Programak "helburu garbia" dauka, hots, egungo eta etorkizuneko kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren aldagai gakoetan sakontzea, jardunbide praktiko batetik eta, bide batez, irizpide teoriko nagusienengatik babestua, zeinak ikuspegi globala garatzeko aukera ematen duen. Ezagutza eta esperientziekin batera, programak egungo eskakizunetan kudeaketa finantzario egokia garatzeko beharrezkoak diren tresna eta trebetasunak eskaintzen ditu, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Esperientzia eta eskarmentu profesional handikoak diren eta aurreko hiru promozioko kide izan diren 60 profesional eta zuzendari baino gehiagoren asebetetze maila altua dira programaren berme nagusia.
Inaugurazio hitzaldia "Krisialdi ekonomikoa eta bankuen berregituraketa" izango da, eta Afi Taldeko presidentea den Emilio Ontiveros katedradunak eskainiko du, ostiral arratsaldeko 19:00etan, Deustuko Unibertsitateko Donostiako campusean. Gaurkotasun handikoa da Ontiverosek landuko duen gaia eta publikoari irekita egongo da. Helburua, Espainiako bakuen berregituraketak egungo finantza krisialdi globalean eduki dezakeen eragina aztertzea da, zein unetan aurkitzen garen definitzen saiatzea eta epe ertain-motzera enpresentzako panorama zein den azaltzea.