Fiorenza Cedolins sopranoak Bilboko Arriaga Antzokian abestuko du gaur, Inessa Filistovichen pianoak lagunduta

Fiorenza Cedolins
TEATROARRIAGA.COM
Actualizado: jueves, 27 enero 2011 11:56

BILBO, 27 Ene. (EUROPA PRESS) -

Fiorenza Cedolins soprano italiarra lehenengo aldiz izango da Bilboko Arriaga Antzokian, eta piano errezitaldi baten protagonista izango da gaur, iluntzeko 20:00etatik aurrera, Inessa Filistovich pianista bielorrusiarrak lagunduta, antzoki bilbotarreko iturriek jakinarazi dutenez.

Cedolinsek kantu italiarrean oinarritutako programa eskainiko du, Horrela, Puccini, Verdi, Tosti edo Cilearen piezekin, eta sopranoak abestutako ariak, Tchaikovsky edo Chopinen moduko konpositoreen pianorako piezekin uztartuko dira.

Fiorenza Cedolins italiar erako kantuaren tradizio berrituaren ordezkari gisa eta egungo lirikaren ahotsik handienetako bat legez helduko da Arriaga Antzokira.