Fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaro bat izango da gaur arratsaldean Debegesan

Actualizado: miércoles, 23 febrero 2011 11:18

DONOSTIA, 23 Feb. (EUROPA PRESS) -

Debabarreneko (Gipuzkoa) enpresa gazteei laguntzeko zerbitzua sendotzeko apustuari jarraiki, Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak fiskalitatearen eta forma juridikoen gaineko ikastaroa antolatu du gaur arratsaldean, eskualdeko enpresei zuzenduta. Ikastaroa Debegesaren egoitzan egingo da, Eibarren, 15:00etan hasita, eta hiru orduko iraupena izango du.

Debegesako iturriek jakinarazi dutrenez, "Fiskalitatea eta forma juridikoak" izenburupean, eta Ermuko Torrealday Aholkularitzaren eskutik, hainbat alderdi landuko dira ikastaroan.

Horrela, alde batetik, enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen, bai enpresa sortzerako orduan, bai urte batzuk igaro ostean. Beste alde batetik, obligazio fiskalak aztertuko dira ikastaroan, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.