Fiskalitatea eta forma juridikoen gaineko ikastaro bat izango da otsailaren 23an Debegesan

DONOSTIA, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Debabarreneko (Gipuzkoa) enpresa gazteei laguntzeko zerbitzua sendotzeko apustuari jarraiki, Debegesa Debabarreneko Garapen Ekonomikorako Elkarteak fiskalitatearen eta forma juridikoen gaineko ikastaroa antolatu du otsailaren 23ra, eskualdeko enpresei zuzenduta. Ikastaroa Debegesaren egoitzan egingo da, Eibarren.

"Fiskalitatea eta forma juridikoak" izenburupean, eta Ermuko Torrealday Aholkularitzaren eskutik, hainbat alderdi landuko dira ikastaroan. Batetik, enpresek har ditzaketen forma juridikoak izango dituzte hizpide, hauen ezaugarriak, abantailak eta eragozpenak. Honela, ekintzaileei lagundu nahi zaie kasu bakoitzerako forma juridiko egokiena aukeratzen, bai enpresa sortzerako orduan, bai urte batzuk igaro ostean. Bestetik, obligazio fiskalak aztertuko dira ikastaroan, batez ere, BEZ eta PFEZ zergei dagokienez.

Ikastaroa Debegesak Eibarren duen egoitzan burutuko da, 15:00etatik aurrera, eta hiru orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek izena eman ahal izango dute 943 82 01 10 telefonora deituz (Enpresa Berrikuntza Departamentua) edo ekintzaile@debegesa.com helbidera idatziz.