Folk, kirol eta gastronomiako ehun ekintza baino gehiago burutuko dira 2011ko Bilboko Aste Nagusian

Semana Grande Bilbo
GRUPO PROYECCION
Actualizado: jueves, 11 agosto 2011 16:08

BILBO, 11 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Aste Nagusia gure folklore eta kirolaren erakusleihoa izango da beste behin, folk, kirol eta gastronomiaren inguruko ehun ekitaldi baino gehiago baitaude antolatuta. Horien artean, garrantzia berezia dute larunbatean, abuztuaren 20an ospatuko den Bilbo Hiria XXXVI. Estropadak, 2011ko Aste Nagusia Pilota Lehiaketa edo eta xake eta herri kirolen txapelketa eta erakustaldiak.

Gainera, aurten, pilota tailerrak izango dira jaietan Jai Alairen eskutik, hain zuzen ere abuztuaren 22, 23 eta 24an arratsaldeko 18.00etan Esperantzako frontoian, Bilboko Udaletik jakinarazitakoaren arabera.

Zesta Puntako Profesionalen Liga bat ere izango da, abuztuaren 25 eta 26an arratsaldeko 20.00etan Alameda Rekaldeko kiroldegian, gehiago zehaztuz. Zortzi euro balio du liga ikustera joateko sarrerak, eta horrekin batera, kopa bat eta pintxo bat emango dira.

Goizeko gastronomia lehiaketarekin batera, Areatzan eta Alde Zaharrean gure folklore eta kulturaren erakusgarri diren hainbat ekitaldi izango dira, horien artean bertsolariak Santiago Plazan, txistulariak, Euskal Dantzak, bertoko instrumentuen erakusketa eta erromeriak era dantzarekin egunero Plaza Berrian arratsaldeko 20.00etan. Baita bilbainadak Alde Zaharrean, Erraldoi eta buruhandian eta beste hainbat ekintza ere.