Four Friends taldeak jazz eta blues doinuak eramango ditu ostiralean Bilboko Bidebarrieta Kulturgunera

Actualizado: jueves, 29 enero 2015 13:59
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 29 (EUROPA PRESS)

   Four Friends bandak kontzertua eskainiko du ostiral honetan, urtarrilaren 30ean, Bilboko Bidebarrieta Kulturgunean. Talde bilbotarrak XX. mendeko jazzaren eta bluesaren klasikoen bertsioez osatutako "Now or Never" (Brixton Records, 2014) disko berria aurkeztuko du. Kontzertua arratsaldeko 20:00etan hasiko da, eta sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte, Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

   Eneka Albizuk eta Iñaki Iraetak (gitarrak), Eider Saratxagak (ahotsa eta perkusioa), Fernando Iraetak (baxua) eta Jorge Gómez Abrisketak (bateria) osatutako boskotea da Four Friends. Guztiak hainbat taldetan aritutakoak dira, hala nola La Secta, Naste Borraste, Chinaskis edo Melt! taldeetan.

   Taldea 1990eko hamarkadaren erdialdean hasi zen jotzen laukote instrumental gisa, rock klasiko, blues eta swing bertsioak eta jatorrizko lanen bat eginez, eta denbora laburrean kontzertuak ematen hasi ziren Bizkaiko klub eta tabernen zirkuituan.

   "Now or Never" jazzaren eta bluesaren emakumezko ahots handietan inspiratuta dago, alegia, diva klasinoenetan (Etta James, Sarah Vaughan, Nina Simone) eta handienen pausoak jarraitu dituzten artista garaikideetan (Diana Krall, Eva Cassidy, Lisa Ekdahl edo Madeleine Peyroux).

   "Eider Saratxagaren ahots interpretazio handia lehen planoan izanda, erregistro aniztasuna eskainiz, sentsualitateari eta dotoretasunari lehentasuna emanez, abesti klasikoek taldearen kalitatea azpimarratzen dute", azaldu du Bilboko Udalak.

   Banda bilbotarrak 2003an argitaratu zuen bere lehen lana: "Bilbop". Bertan nabaria zen jada gitarra garbietan oinarritutako soinu berezia, ukitu retroarekin eta swing airearekin. Mota guztietako ekitaldietan eskaintzen zituzten zuzeneko emanaldiak hobetzen joan ziren, eta hiru urte geroago estudiora itzuli ziren, "Dzanga" bigarren lana grabatzeko, bandaren soinu klasikoa hedatuz, bossa, funk edo rockabilly ukituekin, eta beraiek egindako kanta gehiago eskainiz, lan horietako batzuetan emakumearen ahotsa ere sartuz.

   Zuzeneko emanaldiz osatutako beste hiru urteren ondoren, "Haruntzago" grabatu zuten, euskarazko jatorrizko kantez osatutako bilduma, jazz eta pop zaporeduna, euskal poeta azpimarragarrien letrekin.