Fournier Karta Museoak Top Choice saria jaso du, erakarpen turistiko gisa

Actualizado: martes, 2 febrero 2016 13:22

GASTEIZ, 2 (EUROPA PRESS)

   Lianorg asiar turismo atariak Top Choice saria eman dio Fournier Karta Museoari, 2016an bidaiatu eta bisitatzeko lekurik erakargarrienen artean kokatuz, Arabako Foru Aldundiak jakinatazi duenez.

   Arabako museoen foru sareko zentro bati sari hau ematen dioten bigarren aldia da jarraian, eta horrela, "eskaintza lehenetsia izango da aurten asiar turistentzat". Epaimahai profesional batek eta iaz Asiatik etorrita Arabako hiriburua ikusten izan ziren bisitariek egindako balorazioaren emaitza da Top Choice aitorpena.

   Lianorg asiar turismo atariak urtero hautatzen ditu mundu osoko jatetxe, hotel, denda eta erakarpen turistikoak Txinako, Japoniako eta Asiako gainerako herrialdeetako bidaiarientzat, herrialde horietan eskaintzen baititu bidaiak.

   Informazio turistikoko sare horretan, profesional eta bidaiariek kalifikatu egiten dituzte ikusten dituzte lekuak, beren kritikak argitaratzen dituzte, aholkuak ematen dituzte, eta urteko sailkapen bat ezartzen dute kategoriaz kategoria. Horrez gain, www.lianorg.com web ataria ere badute, eta bidaia gida bat argitaratzen dute bertan liburu formatuarekin eta informazioa emateko bideokin.

   Arabako Aldundiak gogorarazi du 2016. urtean Arabako Fournier Karta Museoak Heraclio Fournierren heriotzaren mendeurrena (1849-1916) eta museoko bildumaren hasiera ospatuko dituela, eta foru eradundeak hainbat ekitaldi antolatuko ditu urte osoan.