Fran Valmaña izango da Eiken klusterreko zuzendari berria, Itziar Menaren ordez

Actualizado: lunes, 8 mayo 2017 11:59

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

Eiken Euskadiko Ikus-Entzunezko eta Eduki Digitalen Klusterrak etapa berria hasi du, Itziar Menak klusterreko zuzendaritza utzi eta Fran Valmañak hartuko baitu kargua. Mena Eikeneko zuzendaria izan da 2004 an sortu zenetik, eta orain EiTBra itzuliko da.

Klusterreko iturriek jakinarazi dutenez, orain, Fran Valmaña nazioarteko ibilbide zabaleko enpresariak agintea hartuko du eta azken urteetan egindako elkartearen irekitze eta modernizazio lanarekin jarraitzeko erronka bere gain hartu du.

Itziar Menak lan sakoneko 13 urteren ondoren utziko du Eiken. Urte hauetan guztietan euskal sektoreko enpresen alde lan egin du, "sektorea eragile adierazgarrien barruan posizionatuz". Denboraldi honetan Eiken hazi egin da, eta, ikus-entzunezko euskal kluster bezala bere ibilbidea hasi zuenak eta 2015eko handitze prozesuaren ondoren, gaur Euskadiko Industria Kultural eta Sortzaileko lehen klusterra izateko asmoa du.

Prozesu honi esker, gaur egun 793 milioi euroko baterako fakturaziora heltzen diren eta Industria Sortzaileen aukera gehienak bere gain hartzen duten 128 enpresa bazkideek osatzen dute Eiken, sektoreak hurrengoak izanda: Ikus-Entzunezkoa; Musika; Bideo jokoak; Hizkuntzaren Industriak; Marketina eta Publizitatea; Eduki Digitalak eta Berrikuntza Kulturala.

Fran Valmañak FJ Communications enpresa sortu zuen 2004an eta Madrilen eta Miamin egoitzak ditu. Besteak beste, VISA multinazionalerako eta AEBetako NBC News telebista katearentzako la egin du. Bere ibilbide profesionalaren ondorioz 25 urte baino gehiago eman ditu AEB, Erresuma Batua eta Espainia artean, nazioarteko sektorean esperientzia handia lortuz. Horri esker, bere ezaguera eta negozio ikuspegia emango dizkio Eikeni.

"Ikus-entzunezko eta eduki digitalen merkatua erronkez, baina aukerez ere beteriko transformazio garaia esperimentatzen ari da. Egoera honi erantzuna emateko, gure ibilbide orriak klusterraren lan norabide berriak finkatu beharko ditu, fokua Industria Sortzaileetako sektorearen bermean eta sustenguan, enpresa bazkideen arteko lankidetzan eta hauen nazioartekotzean jarriz", adierazi du Valmañak.