Frances McDormand aktorea izango da Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburu

Frances McDormand da Zinemaldiko Sail ofizialeko epaimahaiburu
ZINEMALDIA
Actualizado: lunes, 5 septiembre 2011 18:56

DONOSTIA, 5 Sep. (EUROPA PRESS) -

Frances McDormand aktore estatubatuarra izango da Donostiako 59. Nazioarteko Zinemaldiaren Sail Ofizialeko epaimahaiburua. Irailaren 2an jakinarazitako moduan, Guillermo Arriaga (idazlea, gidoilaria eta zinema-zuzendaria), Alex de la Iglesia (zinema-zuzendaria), Bent Hamer (zinema-zuzendaria), Bai Ling (aktorea), Sophie Maintigneux (argazki-zuzendaria) eta Sophie Okonedo (aktorea) dira gainontzeko epaimahaikideak, Zinemaldiko iturriek gogoratu dutenez.

Frances McDormand-ek egindako pelikulen artean daude "Burn After Reading" (2008), "Miss Pettigrew Lives for a Day" (2008), "Friends With Money" (2006), "Laurel Canyon" (2002), "Something's Gotta Give" (2003), "City By The Sea" (2002), "The Man Who Wasn't There" (2001), "Wonder Boys" (2000), "Madeline" (1998), "Paradise Road" (1997), "Primal Fear" (1996), "Lone Star" (1996), "Palookaville" (1995), "Beyond Rangoon" (1995), "Short Cuts" (1993), "Darkman" (1990), "Hidden Agenda" (1990), "Chattahoochee" (1989), "Raising Arizona" (1987) edo "Blood Simple" (1984).

Bere azken lanak "Transformers 3", "This Must Be the Place" -Sean Penn aktorearekin batera- eta Wes Anderson-en "Moonrise Kingdom" izan dira. "Fargo" (1996) filman Marge Gunderson poliziarena egiteagatik Oscar bat irabazi zuen, eta beste hirutan ere proposatu dute, hain zuzen, "Mississippi Burning" (1988), "Almost Famous" (2000) eta "North Country" (2005) filmetan egindako lanagatik.