Fredi Paia bertsolaria eta Oier Araolaza dantzaria bertsolaritzaz ariko dira bihar Gasteizen

Oier Araolaza dantzaria
BERTSOZALE ELKARTEA
Actualizado: lunes, 28 febrero 2011 18:03

GASTEIZ, 28 Feb. (EUROPA PRESS) -

Oier Araolaza dantzariaren eta Fredi Paia bertsolariaren hitzaldiak entzuteko aukera izango da bihar Gasteizko Amaia Zentroan arratsaldeko 18:00etatik aurrera, bertsolaritzari buruz hausnarketa eta gogoeta bultzatu asmoz Bertsozale Elkarteak antolatutako "Bertsolamintza" jardunaldien baitan.

Horrela, antolatzaileek adierazi dutenez, Oier Araolaza "Txapelketaren kontra" hitzaldia eskainiko duen bitartean, Fredi Paia "Zelan eragiten dio txapelketak sormenari? Epaileak kalitate ziurtagiri?" galderei erantzuten saiatuko da bere mintzaldian.

Ondoren, arratsaldeko 19:30ak aldera, eztabaida irekia izango da Asier Lafuente aurkezle eta moderatzaileak gidaturik. Saiorako sarrera doan izango da, eta bertaratu ezin dutenek www.bertsoa.com webgunean jarraitu ahal izango dute zuzenean.