Fredi Paia zorionduko dute datorren astelehenean Getxon

Actualizado: viernes, 20 febrero 2015 11:45
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Fredi Paia bertsolari algortarra zoriontzeko eguna antolatu du Getxoko Udalak datorren astelehenerako, otsailaren 23rako, 2014ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi ondoren. Ekitaldi instituzionala goizeko 10:30ean izango da, udaletxeko bilkura aretoan.

   Getxoko Udalak jakinarazi duenez, arratsaldean, 19:00etatik aurrera, ekitaldi irekia izango da Algortako Villamonteko Kultur Etxean. Ekitaldi horretan zorion berbak eta zorionak bertsotan izango dira.