Fronte txiki batekin, arratsalderako giroa kaskartuz joango da gaur

Euskalmet agentziaren iragarpena 2018ko abuztuaren 16rako
EUSKALMET
Actualizado: jueves, 16 agosto 2018 9:32

DONOSTIA, 16 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Euskal Meteorologia agentziak egindako iragarpenaren arabera, gaur (hilak 16), fronte txiki batekin, arratsalderako giroa kaskartuz joango da. Goizean zehar hodeiak ugarituz joango dira eta arratsalde-gau partean zerua hodeitsu egongo da, bai ipar isurialdean eta baita hegoaldean; kantauri isurialdean noizbehinka euri txikia egingo duen bitartean, hegoaldean baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea, batez ere Ebro ibarrean eta Pirinio inguruan. Tenperatura maximoak balio oso atseginetan geldituko dira, 24-27 ºC artean; alabaina, eguerditik aurrera ipar-haizea ibiliko da eta nabarmen freskatuko du.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin. Arratsaldean ipar-mendebaldetik finkatuko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, ondoren itsaskirria edo itsaskia. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.