Furgoneta bateko gidaria zauritu da AP-68ko ordainlekuko kabinen kontra talka egitean

Actualizado: martes, 28 febrero 2012 11:11
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

   Gizon bat zauritu da gaur goizean gidatzen zuen furgonetarekin AP-68 errepideko Aretako ordainlekuko kabinen kontra talka egin ondoren, Orozkon (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

   Istripua goizeko 7:15ean gertatu da, eta erreskateko taldeek gidaria ibilgailuaren barrutik atera behar izan dute, furgonetaren barruan harrapatuta gelditu baita.

   Erreskatatu ondoren, zauritua Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta ibilgailuen zirkulazioa istripua gertatu eta ordu batera normaldu da, furgoneta bertatik kendu ondoren.