Galdakaon larunbatean hildako bat eragin zuen auto istripuaren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak

Actualizado: martes, 24 enero 2017 14:29

BILBO, 24 (EUROPA PRESS)

Ertzaintzak balizko lekukoen laguntza eskatu du, joan den larunbatean N-240 errepidean Galdakao parean hildako bat eragin zuen auto istripua argitu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra larunbat gaueko 23:00etan gertatu zen N-240 errepidean, Galdakao parean, Hyundai auto batek eta Nissan Atleon kamioi-garabi batek elkarren artean talka egin zutenean. Talkaren ondorioz, autoaren gidaria hil egin zen.

Ertzaintza istripua izan zuten bi ibilgailuetatik hurbil zihoan auto zuri baten gidaria bila dabil, lekuko gisa laguntzeko. Halaber, informazioren bat eman dezaketen balizko lekukoek Ertzaintzaren Bizkaiko Trafiko Atalaren 94 607 90 34 telefonora deitzea eskatu du.