Galesko Gobernua Ekonomia Itunaren ezaugarriak ezagutzen ari da EAEn

Galesko Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko bilera
IREKIA
Actualizado: jueves, 6 abril 2017 13:38

GASTEIZ, 6 (EUROPA PRESS)

Galesko Gobernuaren ordezkaritza bat Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) dago, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko Ekonomia Itunaren zerga eta finantza araubidearen ezaugarriak eta ogasunarekin eta aurrekontu politikarekin lotutako alderdiak bertatik bertara ezagutzeko.

Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, 2016an sorturiko Galesko Ogasun Ministerioa (Welsh Revenue Authority) zerga propioak biltzen hasiko da 2018ko apirilean, 2014an adostutako zerga deszentralizazioaren ondoren.

Bilera ostegun honetan egin da, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan. Galesko Gobernuaren ordezkaritza osatu dute Margaret Davies Aurrekontu Politikako arduradunak, Georgina Haarhoff Zerga Politika eta Araudiko arduradunaik, Dyfed Alsop Ogasun Ministerioaren zuzendariak, Claire McDonald Programen arduradunak eta Neil Butt Inbertsio Estrategikoen arduradunak.

Jaurlaritzaren aldetik, Alberto Alberdi Ekonomia eta Aurrekontu sailburuordea, Juan Miguel Bilbao Ogasuneko eta Finantza Politikako sailburuorde, Itziar Agirre Zerga Administrazioko zuzendaria eta Hernando Lacalle Aurrekontuen zuzendaria izan dira bileran. Gainera, Ekonomia Ituneko Arbitraje Batzordeko ordezkari Gabriel Casado eta Isaac Merino presentziarekin amaitu da bilera.