"Games of Thrones" telesailaren arte zuzendariaren hitzaldia ostegunean EHUren Leioako campusean

"Game of Thrones" telesailaren irudia
HBO
Actualizado: miércoles, 15 marzo 2017 11:48

BILBO, 15 (EUROPA PRESS)

Christina Moore HBO kateko "Game of Thrones" telesail arrakastatsuaren arte zuzendaritzaren arduradunak hitzaldia eskainiko du ostegunean, martxoaren 16an, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateko Paraninfoan, Leioako campusean. Mintzaldiak "Game of Thrones-en arte zuzendaritza" izenburua izango du eta 11:00etan hasiko da. Hitzaldia Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitatea sailak antolatu du.

Sarrera librea izango da, eserleku guztiak bete arte. Hitzaldia ingelesez izango da, baina aldibereko itzulpena izango du euskaraz eta gaztelaniaz. Sakelako telefonoak kargatuta eta aurikularrak eramatea gomendatzen da, itzulpena era berritzaile batean egingo baita, interprest delako aplikazioaren bidez.

Antolakuntzak jakinarazi duenez, Christina Moore Europan eta Afrikan egiten ari diren filmazioen arte zuzendaritzaren arduraduna da, eta telesailaren azken denboraldiko kapituluak grabatzen izan zen Euskal Herrian orain dela hilabete gutxi. Londreseko artistak karrera zabala du arte zuzendari moduan, eta hainbat aitortza jaso ditu, besteak beste, Emmy saria. Halaber, film zuzendari garrantzitsuekin egin du lan, hala nola Ang Lee, David Mamet, James Ivory edo Michael Radfordekin.