Garbikide Jaia ospatuko da ekainaren 4an Abandoibarran (Bilbo), Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren harira

Garbibide Jaia ospatuko da larunbatean Bilbon
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: miércoles, 1 junio 2011 19:15

BILBO, 1 Jun. (EUROPA PRESS) -

Ingurumenaren Nazioarteko Egunaren (ekainak 5) asteburua ospatzen dela aprobetxatuta, Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak, aurten ere, Garbikide Jaia antolatu du. Ekainaren 4an, larunbata, izango da, 17:00etatik 20:30etara bitartean, Bilboko Abandoibarran, Itsas Museoaren eta Deustuko Zubiaren artean.

Foru erakundetik adierazi dutenez, jaiaren bidez, Garbibide ingurumen-pasaportearen programan parte hartu dutenak saritu nahi dira. Programa horren bidez, ingurumen-hezkuntzaren eta -sentsibilizazioaren arloetako jarduerak proposatzen dira.

2011. urtean, 7.000 lagun inguruk eskatu eta lortu dute ingurumen-pasaportea; haietatik 600ek baino gehiagok programa osoa egitea lortu dute, eta etxean Garbikide agiriak jaso dituzte.