Garraio publikoa eta dokumentazioaren kopiak erabiltzea Saskibaloi Txapelketako partidetara joatean gomendatu du Udalak

Las mascotas y la réplica del balón del mundial frente al Ayuntamiento.
EUROPA PRESS
Publicado: viernes, 29 agosto 2014 18:37

BILBAO, 29 Ago. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak hamar gomendio eman ditu FIBA 2014 Saskibaloiko Munduko Kopako partidetan segurtasuna mantentzeko, garraio publikoa eta dokumentazioaren kopiak erabiltzea, besteak beste. Dena den, Bilbao Exhibition Centre-ko Bizkaia Arenan partidak jokatzen diren bitartean, abuztuaren 30etik irailaren 4ra arte, segurtasun-dispositibo zabala egongo da, 300 udaltzain eta 500 ertzainez osatuta.

Antolaketa-lana errazteko eta munduko txapelketako segurtasuna bermatzeko, Bizkaiko hiriburuko Udalak hamar gomendio ezarri ditu txapelketan zehar Bizkaia Arena BEC!era edo 'fan zone'-ra joango diren saskibaloi zaleentzat. Horrez gain, metro-zerbitzu bereziak ezarri dira.

Gomendioen artean, Bizkaia Arena BEC!era partida hasi baino lehen joatea, denbora nahikoarekin. Izan ere, lehenengo saioa hasi baino 90 minutu lehenago irekiko dira ateak. Era berean, gogoratu dute Bizkaia Arena BEC!era ezin direla alkoholdun edariak, estupefazienteak, psikotropikoak eta estimulatzaileak sartu. Petardoak, lehergailuak edo produktu sukoiak ere debekatuta daude kirol-instalazioetan.

Bestalde, indarkeriara edo terrorismora bultza dezaketen sinboloak, banderak edo pankartak ere debekatuta daude eta sarreran erregistroak egingo dira.

Dokumentazioari dagokionez, jatorrizkoak leku seguruan uztea gomendatzen da, eta fotokopiekin edo gailu digitaletan eskaneatutakoekin joatea. Era berean, jende asko dagoen lekuetan, begien bistan izatea beti gauzak eta bizkar-zorroak, diru-zorroak eta abar gorputzari lotuta eramaten saiatzea eskatu dute Udaletik.

Ahal izanez gero, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da. Izan ere, metro zerbitzu bereziak ezarriko dira. Eguneko zerbitzua 6.00etatik 23.00etara izango da eta gaueko zerbitzua, gau osoan ostiral eta larunbatean. Igande, astelehen, astearte, asteazken eta ostegunari dagokionez, 2.30era arte mantenduko da zerbitzua.

Azkenik, Bizkaiko hiriburuko Udalak arazoak edo zalantzak izatekotan, antolakuntzako kideengana edo poliziarengana zuzentzea, edo 112 larrialdietako telefonora deitzea proposatzen du.