Gasteizek frankismoaren garaian izan zuen bilakaerari buruzko liburu bat egin du Antso Jakituna Fundazioak

Actualizado: lunes, 16 junio 2014 9:34

GASTEIZ, 16 Jun. (EUROPA PRESS) -

Vital Kutxaren Antso Jakituna Fundazioak "La reinvención de una ciudad. Poder y política simbólica en Vitoria durante el franquismo (1936-1975)" (Hiri batek bere burua berrasmatu zuenekoa. Boterea eta ikur-politika frankismoaren sasoiko Gasteizen) izenburuko liburua argitaratu du.

Liburuak, Virginia Lopez de Maturana ikertzaile gasteiztarrak Francoren diktadurak iraun zuen ia lau hamarkadetan zehar Arabako hiriburuak bizi izan zuen eraldakuntza sozial, politiko eta ekonomikoa aztertzen du.

Lanaren aurkezpena astearte honetan izango da, Vital Kutxaren Luis de Ajuria aretoan, Gasteizen, arratsaldeko 19:30ean, eta Jesus Zubiaga Antso Jakituna Fundazioko zuzendariak, Virginia Lopez de Maturana liburuaren egileak, Santiago de Pablo eta Antonio Rivera EHUko Historia Garaikideko katedradunek eta Aitor Gonzalez de Langarica historialariak parte hartuko dute.