Gasteizko Artiumen Praxis programak kultura garaikidean poesiak izan duen atzerapena aztertuko du

Actualizado: miércoles, 5 febrero 2014 14:19
cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)

   Gasteizko Artium Museoaren Praxis programa artistikoak bost artistaren beste horrenbeste proposamen aurkeztuko ditu 2014. urtean, Eduardo Garcia Nietoren komisarioa dela, eta haien bidez, "era bateko eta besteko hurbilketak proposatuko dira kultura garaikidearen poetikotasunaren ideiara eta egungo artearen adierazpenetan eragiten dituen gatazketara", museo gasteiztarreko arduradunek azaldu dutenez.

   Horrela, Juan Lopez, Greta Alfaro, Elena Bajo, Carl Palm eta Alex Reynolds artistek emango diote bizia "Less Poetry" (poesia gutxiago) ekimenari, hau da, Garcia Nietok aukeratutako proiektuak elkarrekin lotzen dituen hariari.

   Egungo sorkuntzan poetikotasunak zehaztasunaren aurrean atzera egin duelako ideia gero eta zabalduagoa abiapuntutzat harturik, bost proposamen artistikoen bidez eta tarteka egingo diren solasaldien laguntzarekin, "interpretaziorako, zalantzarako eta artelana osatzeko ikusleen parte hartzerako askatasunezko esparruak eskatzea" izango da Praxis programaren helburua.

   Lehenengo topaketaren protagonista Eduardo Garcia Nieto bera izango da, ostegun honetan, otsailaren 6an, arratsaldeko 19:30ean (doako jarduera), eta aurkeztuko den lehen proiektua, berriz, Juan Lopezena izango da, martxoaren hasiera alderako aurreikusten dena. Praxis programa Artiumek ekoizten du.

   Eduardo Garcia Nietoren komisario dela, eta "Less Poetry" izenburuarekin, 2014rako aurreikusita dauden Praxis programaren bost proiektuek, gonbidatutako artista bakoitzak izango duen askatasuna gorabehera, gauza bat izango dute elkarrekin, arte eta kultura garaikideen "poetiken" inguruko gogoeta, hain zuzen ere.