Gasteizko Inauteriak iragartzeko kartela bozkatzeko epea irekita dago

Actualizado: lunes, 4 enero 2016 10:50

GASTEIZ, 4 (EUROPA PRESS)

   Gasteizko 2016ko Inauteriak iragartzeko kartel gogokoena bozkatzeko epea zabalik dago, sei finalisten artean, www.vitoria-gasteiz.org web orrian eta 010 telefonoan. Bozkatzeko epea urtarrilaren 12ko 14:00ak arte egongo da irekita, Gasteizko Udalak jakinarazi duenez.

   Bozketan parte hartzeko baldintzak dira Herritarren Udal Txartela (HUT) eta 16 urte baino gehiago izatea. Gainera, txartel bakoitzaren titularrak behin bakarrik eman ahalko du izena. Pertsona batek behin baino gehiagotan bozkatzen badu, sisteman sartu den lehen botoa izango da balioduna. Bozketan parte hartzen dutenen artean 75 euroko kultur txartela zozkatuko da.

   Sei kartel finalistak, "Box", "Eraldaketa", "No es lo que parece", "Torre disfrazada", "Homo Carnavalis" eta "Libertinaje" izenburukoak dira, eta www.vitoria-gasteiz.org webgunean ikus daitezke.