Gasteizko taberna bateko zerbitzaria atxilotu dute bi adingaberi marihuana saltzeagatik

Actualizado: jueves, 20 enero 2011 15:42

GASTEIZ, 20 Ene. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen droga trafikoaren delitu bat leporatuta. Lan egiten duen tabernan bi adingaberi marihuana saldu ondoren atxilotu zuten, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Establezimendua miatzean, ertzainek marihuana zuten bi poltsatxo aurkitu zituzten komunean ezkutatuta. Gainera, atxilotu zuten unean, gizonak identitate faltsu bat eman zien, epaitegi madrildar batek emandako atxilotze eta esperatze agindu bat zeukalakako bere kontra.

Atxiloketa atzo arratsaldeko 13:30etan izan zen, Gasteizen. Aranbizkarra auzotik zihoan Ertzaintzaren patruila batek bi adingabe ikusi zituen zainketa jarrera batean eta urduri agenteak ikustean. Gazteek tokitik alde egin nahi izan zuten orduan, eta jarrera hori ikusita, ertzainek identifikatu egin zituzten.

Adingabeek ertzainei aitortu zieten marihuana poltsa bat erosi berri zutela bertan zegoen ostalaritza establezimenduan. Agenteak tabernara sartu ziren eta barruan zegoen pertsona bakarra -zerbitzaria- identifikatu zuten. Lokaleko komunak miatu ondoren, marihuana zuten bi poltsatxo aurkitu zituzten, eta bertan zegoen gizonezkoa atxilotu zuten droga trafikoko delitu bat egotzita.

Atxilotuak 31 urte ditu eta poliziaren egoitzara eraman zuten. Han egiaztatu zuten agenteei emandako identitatea faltsua zela, legez kanpoko egoera batean zegoelako eta epaitegi madrildar batek emandako atxilotze eta espetxeratze agindu bat zeukalako bere kontra. Atxilotua datozen orduetan jarriko dute agintzaritza judizialaren esku, eginbide polizialak bukatu bezain laster.