Gasteizko Zabalgana auzoan hirugarren ikastetxea eraikitzea onartu du Jaurlaritzak

Actualizado: jueves, 18 diciembre 2014 14:06
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

GASTEIZ, 18 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren Azpiegitura Planaren Jarraipenerako Batzordeak bilera izan zuen asteazkenean, eta Gasteizko Zabalgana auzoan hirugarren ikastetxea eraikitzea (Haur eta Lehen Hezkuntzakoa) onartu zuen. Auzoak egun dituen beharren inguruko analisia egin ondoren hartu du erabaki hau Jaurlaritzak, baina batik bat, etorkizunerako auzoan aurreikusten den hazkundea aintzat hartuta.

   Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko ordezkariek ostiralean jakinaraziko dizkiete Zabalganako gurasoen elkarteei analisiaren xehetasunak, elkarte horietako kideekin izango duten bileran. Era berean, proiektu berria amaitu bitartean, eta abian dauden beste biak burutu arte, Jaurlaritzak hartuko dituen behin behineko neurriak ere helaraziko zaizkie biharko bileran.

   Eusko Jaurlaritzak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak Gasteizko Udalarekin harremanak izan ditu jada, Zabalganako ikastetxe berria eraikiko den orubearen aukeraketaz eta lagapenaz aritzeko.

   Auzo honetan, erritmo onean eta aurreikusitako epeak betez, Haur eta Lehen Hezkuntzako Mariturri ikastetxea eraikitzeko lanak aurrera doaz. Era berean, aurki lizitatuko dira Bigarren Hezkuntzako Zabalgana Institutua eraikitzeko lanak; institutu honen proiektua bertako hezkuntza komunitatearekin partekatu zen, onartua izan baino lehen.