A. Gaultier da Gaztea irratiaren II. DJ Lehiaketaren irabazlea

A. Gaultier DJ tolosarra
GAZTEA
Actualizado: lunes, 3 julio 2017 16:43

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

A. Gaultier tolosarrak eskuratu du aurtengo epaimahaiaren saria Gaztea irratiaren 2. DJ Lehiaketaren final handian. Adriana Gaultier du izena irabazleak, Tolosakoa da eta 24 urte ditu. Finalean zegoen emakumezko bakarra izan da garailea, beraz, eta "teknika, jarrera eta musika hautaketa onagatik" irabazi du, besteak beste. 1.000 euro, musika nahasteko mahai bat eta Kutxa Kultur jaialdian musika jartzeko aukera lortu ditu A. Gaultierrek.

Gaztea irratiak jakinarazi duenez, epaimahaiak aipamen bereziko sari bat ere eman du, ezustean, eta Mikel GHri egokitu zaio. Bere teknika goraipatu dute epaimahaiko kideek, eta 500 euroko saria eman diote dirutan. Mikel GH bilbotarra da eta 23 urte ditu.

Epaimahaiak duela egun batzuk deliberatu zuen zein ziren ekainaren 30ean Donostiako Dabadaba aretoan lehiatuko ziren hiru finalistak (DN Bus, Mikel GH eta Bassdropper). Halaber, entzuleek erabaki zituzten finalean izango ziren beste bi musikariak: Oier Mendizabal eta A. Gaultier. Bost finalistek aurtengo Bilbao BBK Liven musika jarriko dute, set berezi batean.

Entzuleen artean, berriz, Oier Mendizabalek (Mutriku, 19 urte) izan du arrakastarik handiena aurten. 500 euro eskudirutan eta 500 euro materialean lortu ditu. Giroa gehiago berotze aldera, Las Tea Party eta Telmo Trenor aritu ziren, zuzenean, "Gaztea Box" saioko Ibon Fernandezek aurkeztutako final handian.