Gaurko eguraldi iragarpena

Actualizado: lunes, 11 julio 2011 12:14

BILBO, 11 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskal Metereologia Agentziak jakinarazi duenaren arabera, gorantz egingo dute gaur tenperaturek eta eguna lainopean hasi arren, goizean zehar jaso egingo du ostarte politak irtengo direlarik.

Arratsalde-gau alderuntz, ordea, bero-hodeiak agertuko dira han-hemenka zaparrada trumoitsuak botatzeko aukera egongo delarik.

Haizeari dagokionez, ekialdetik etorriko zaigu gaur, horrek tenperaturek gora egitea lagunduko duelarik. Kostaldean 25 ºC-ra igoko da eta 28-31 ºC-ra barnealdean.