Gazte ikertzaileak trebatzeko Europako bi proiektutan hartuko du parte nanoGUNEk

Contador
Donostiako nanoGUNE
NANOGUNE
Publicado 2017/11/26 12:39:35CET

DONOSTIA, 26 Nov. (EUROPA PRESS) -

Donostiako nanoGUNE ikerketa zentro kooperatiboak elektronika kuantikoko eta estaldura hibridoetako Europako bi proiektu berritan hartuko du parte 2018ko urtarriletik aurrera. Bi programak ikertzaile gazteak trebatzeko Europar Batasuneko Trebakuntza Sareetakoak dira (Initial Training Networks), eta zentro donostiarrak ia milioi erdi euro jasoko ditu, proiektu bakoitzeko, datozen lau urteetarako.

Europar Batasunaren Trebakuntza Sareetan parte hartzen dute munduko hainbat herrialdetako unibertsitateek, ikerketa zentroek eta enpresek, ikertzaile belaunaldi berria trebatzeko asmoz. "Bikaintasun zientifikoa eta enpresa berrikuntza bultzatzeko balioko du diru laguntzak, baita ikertzaileen karrera aukerak sustatzeko ere, haien ekintzailetasuna, sormena eta berritzeko gaitasuna garatuko baitira", azaldu dute nanoGUNE zentroko arduradunek.

Doktore titulua ez daukaten eta ikerketako lehen lau urteak eginak dituzten gazte ikertzaileak trebatzeko dira sare horiek (Early Stage Resercher edo ESR ikertzaile). 2018an, lau ESR ikertzaile hasiko dira nanoGUNEn, QuESTech eta HYCOAT proiektuetan, zentroko Nanogailuak eta Nanomaterialak taldeetan, hurrenez hurren. Lau beka horietako bat eskatzeko aukera zabalik dago zentroaren webgunean: www.nanogune.eu. Elektronika kuantikoaren eta estaldura hibridoen arloetan trebatzeko aukera izango dute gazte ikertzaileek.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para analizar su navegación y ofrecerle un servicio más personalizado y publicidad acorde a sus intereses. Continuar navegando implica la aceptación de nuestra política de cookies -
Uso de cookies