Gazte Irekia 2ko hiru proposamen onenak hautatzeko bozketak hasi dira

Gazteen iritziak bildu nahi ditu egitasmoak
Foto: Europa Press
Actualizado: miércoles, 8 abril 2015 11:16

BILBO, 8 (EUROPA PRESS)

   Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako Gazte Irekia 2 egitasmoko proposamen onenak aukeratzeko bozketak egiteko epea zabaldu da asteazken honetan, apirilaren 8an. Guztira, 16 talde izango dira Euskadiko gazteen bizimodua hobetzeko proposamenak azalduko dituztenak.

   Antolatzaileek azaldu dutenez, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleen artean eztabaidarako ahalmena eta parte hartzea sustatzea du helburu Gazte Irekia ekimenak. Horrez gain, komunikazio kanala eskaini nahi die gazteei, Euskadi hobetzeko dituzten iritziak eta ideiak helduei helarazteko.

   Proposamen bakoitza herritarren eskaera bihurtuko da orain Irekia plataforman. Aldeko boto gehien jaso dituzten hiru proposamenak izango dira finalistak, eta adituz osatutako epaimahai batek aztertu eta erabakiko du Gazter Irekia ekimenaren bigarren edizioaren irabazlea.

   Parte hartzaileen bideo guztiak ikusi nahi izanez gero, hurrengo helbidera jo behar da: http://gazte.irekia.euskadi.eus/parte-hartzaileak