Gazte Txartelaren sei erabiltzailek Europan zehar bidaia egingo dute "I Low Cost" lehiaketari esker

Gazte Txartelak "I Low Cost" lehiaketa jarri du abian
Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila
Actualizado: miércoles, 30 marzo 2011 14:47

BILBO, 30 Mar. (EUROPA PRESS) -

Txartel berria merkaturatu eta gero, Gazte Txartela programak bere lehenengo lehiaketa jarri du abian: "I Low Cost". Bertan, Gazte Txartelaren sei gazte titularrek Europan zehar bidaia egingo dute, txartela erabiliz eskura ditzaketen abantailak frogatuz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailetik adierazi dutenez.

Txartelaren etapa berria duela gutxi hasi da, eta lehiaketa bat atera du adin nagusiko titularrentzat. Lehiaketa honetan, sei gazte (18 eta 29 urte bitartekoa) 22 egunerako Interrail txartel batekin Europan barrena bidaiatuko dira, beraien Gazte Txartela erabiliz balia ditzaketen abantailak frogatuz.

Bidaian zehar, seiko lagunen taldeak bidaiaren kronika egingo duten bi erreportari izango ditu ondoan. Protagonistek Gazte Txartela erabiliz eskuratutako abantailak kontatuko dituzte erreportariek, eta baita bidaian zehar bizitako esperientziak eta pasadizoak ere, kapitulu hauek, gero, Gazteaukera-ren blogean (http://blog.gazteaukera.euskadi.net) eta Gazteaukera-k dituen beste kanaletan zabaltzeko.

Txartelaren titularrek lehiaketa honen baldintzen berri eta parte hartzeko bideei buruzko informazioa jasotzeko programaren web-orrira jotzea besterik ez dute (www.gazteaukera.euskadi.net), bertan, ekimen honen zehaztapen eta baldintza guztiak zehazten baitira.

Gazte Txartela programak bere ibilbide berria hasi du lehiaketa berritzaile hau kaleratuz, euskal gazteriaren artean duen nabarmentasuna indartzea eta txartelaren europartasuna ezagutzera ematea helburu izanik, azken alderdi hau bultzatzea baita etapa honen helburuetariko bat.

Gazte Txartela programa bere titularrak ondasun eta zerbitzuak erosterakoan balia ditzaketen abantailengatik da ezaguna; abantaila hauek sail ugaritan eskura daiezke, hala nola kulturan, kirolean, mugikortasunean, prestakuntzan edo osasunean. Programa oso ezaguna da bere titularren artean, oso erakargarriak baitira antolatzen dituen aldizkako zozketa eta lehiaketak.

Programa Europar Gazte Txartelaren Elkartearen (EYCA) barnean dagoenez, gazteek Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) balia ditzaketen abantailak eskuratzeaz gain, gazte txartela duten Estatuko autonomia erkidegoetako eta Europako 38 herrialdeetako abantailak ere baliatu ahal izango dituzte.