Gaztea Tech programan 120 gaztek parte hartu dute Bilbon aste honetan

Gaztea Tech programako robotika tailerra
Foto: BILBOKO UDALA
Actualizado: viernes, 3 julio 2015 12:40

BILBO, 3 (EUROPA PRESS)

   Bilboko Udalak antolatutako Gaztea Tech programan 120 gaztek parte hartu dute, eta 3D inprimagailuak erabiltzen, robotika eta programazio sortzailea eta ehunen elektronika ikasi dute, Euskal Herriko eta Europako teknologo, ingeniari eta diseinatzaile ospetsuekin. Tailerrak ekainaren 29tik ostiral honetara arte izan dira Zabalgune eraikinean.

   Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gazteria Sailaren laguntzarekin, gazteen arten sorkuntza digitalerako teknologien erabilera zabaltzearen alde egin du aurten ere Gaztea Tech programaren hirugarren edizioarekin.

   Gaztea Tech programan hiru diziplina daude: 3D inpresioa eta fabrikazio digitala, robotika eta programazio sortzailea eta textile hacking-moda teknologia. "Bost egunez lanean ari ondoren, ordainetan, tailerren azken egunean gazteek egindako objektua etxera eraman ahal izango dute, gaian sakontzen jarraitzeko", Bilboko Udalak jakinarazi duenez.

   Udal programa honek profil guztietako gazteengan eragina dauka. "Aurreko urteetako parte-hartzaile batek Yale Engineering Association ospetsuko sari bat lortu du fabrikazio digitalarekin garatutako prototipo bati esker", antolatzaileek baietsi dutenez.

   Horretaz gain, zenbait gaztek Gaztea Tech programako esperientzia euren curriculumean sartu ondoren lana lortu dute, material adimendunak beren lehen moda-bilduman erabili dituzte eta teknologia kluba beren ikastetxean sortu dute.