Gazteak lan munduan sartzen laguntzeko hitzarmena

Erakunde sinatzaileetako ordezkariak
EUSKO GANBERAK
Actualizado: lunes, 16 enero 2017 12:08

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

Eusko Ganberak erakundeak eta la Caixa Gizarte Ekintzak bigarren urtez jarraian hitzarmena sinatu dute gazteak lan munduan sartzen laguntzeko helburuarekin. Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralaren bitartez 30 urtetik beherako gazteen prestakuntza eta laneratzea babestu nahi dute erakunde sinatzaileek.

Lankidetza hitzarmena astelehen honetan sinatu dute Gregorio Rojo Arabako Ganberako presidenteak, Jose Angel Corres Bilboko Ganberako presidenteak eta Pedro Esnaola Gipuzkoako Bazkundeko presidenteak, Eusko Ganberak erakundearen ordezkari gisa, eta Juan Pedro Badiola Euskadi eta Kantabriako CaixaBankeko lurralde zuzendaria, la Caixa Gizarte Ekintzaren izenean.

Lankidetza akordioak 170.000 aurrekontua izango du, eta 80 gazteri enpresatan hiru hilabeteko lan praktikak egiteko aukera eskainiko die. Horrez gain, gazteek prestakuntza espezializatu bat eta lan orientabidea izango dute, euren kualifikazioa hobetuz eta lan munduan sartzen lagunduz.

Horrela, datozen lau urteetan, Eusko Ganberak erakundearen eta la Caixa Gizarte Ekintzaren helburua Euskadiko 2.039 gazte Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralean parte hartzea izango da. Programa Europar Funts Sozialarekin batera finantzatuko da.

Kualifikazio eta Enplegu Programa Integrala gaztearen neurrira egindako programa bat da eta hiru fasetan banatzen den ibilbide batek osatzen du: Orientatzea, Prestakuntza eta Esperientzia praktikoa enpresetan.

Orientatze fasearen helburua pertsonaren profil profesionala zehaztea da, bere esperientzia, ikasketa eta ezagutzak, trebakuntza eta gaitasun pertsonalak eta profesionalak oinarri hartuz.

FASEAK

Prestakuntza fasean, gazteek prestakuntza presentziala jasoko dute gaitasun digitaletan eta teknologia berrietan, hizkuntzetan, giza gaitasunetan eta teknikoetan enpresa munduan ibiltzen jakin hala izateko. Horrez gain, euren profil profesionalaren arabera diseinatutako prestakuntza espezializatu bat jasoko dute.

Hirugarren faseak lan txertaketa sustatzea du helburu, lan praktikak izango ez direnen bitartez eta laguntza ekintzen bitartez, baita lan egingo duen lanposturako egokitutako prestakuntzaren bitartez ere.

Programan parte hartzeko interesa duten gazteak Euskadiko merkataritza ganberetara gertura daitezke edo, bestela, www.empleoygarantiajuvenil.camara.es webgunean informazioa jaso.

Bestalde, Kualifikazio eta Enplegu Programa Integralak enpresentzat ere onurak ditu, programaren ekintzak enpresa mundura zabaltzen baitira. Onuren artean gazte kualifikatuen kontratazioa nabarmentzen da, hauek eskaintzen dituzten lanpostuetarako gaitasun bereziak izango dituztelarik. Era berean, gazteen lanarekin eta etorkizunarekin konpromisoa duen giza hobekuntza programa batean parte hartzen dute gazteek.

Hitzarmena 2016ko Euskadiko Gazte Enplegu Planean jasotzen da. Plan hori la Caixa Gizarte Ekintzak ezarri zuen 2014an gazteen langabeziari aurre egiteko. 2015ean eta 2016an hainbat erakunde publiko eta pribaturekin hitzarmenak berritu eta sinatu ditu, hala nola Lanbide Heziketan eta gazteentzat lana sortzen aritzen diren hainbat gizarte eragile eta GKErekin.