Gaztedi Busturialdea bekak lortu dituzten zazpi gazteek praktikak hasi dituzte eskualdeko enpresatan

Praktikak hasi dituzten zazpi gazteak
BERMEOKO UDALA
Actualizado: miércoles, 1 octubre 2014 13:35

BILBO, 1 Oct. (EUROPA PRESS) -

Gaztedi Busturialdea bekak eskuratu dituzten 18 eta 25 urte arteko zazpi gazteek lanekoak ez diren sei hilabeteko praktikak hasi dituzte gaur, urriaren 1ean, Bizkaiko eskualde horretako enpresetan.

Bermeoko Udaleko Gazte Informazio Zerbitzuak azaldu duenez, Gaztedi Busturialdea beken helburua da gazteek lehen aldiz lan arloan esperientzia eskuratzea, lan merkatuan errazago sartzea bideratuz. Horrez gain, gazteek tutorizazioa eta 'coaching' izango dute, euren garapenean eta prestakuntzan laguntzeko.

Arratzu, Bermeo, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka eta Sukarrietako udalek Gaztedi Busturialdea lankidetza hitzarmena izenpetu dute, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera. Helburua da, besteak beste, besteren konturako enplegua sustatzea Busturialdeko gazteen artean.