Gazteen Euskal Behatokiak gazteei eta drogei buruzko ikastaro bat egingo du ekainean Donostian

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 17 mayo 2013 18:20

DONOSTIA 17 May. (EUROPA PRESS) -

Gazteen Euskal Behatokiak "Gazteak eta drogen kontsumoarekin duten harremana" ikastaroa antolatu du Donostian, ekainaren 18an eta 25ean. Kurtsoa, Etorkintza Fundazioan lan egiten duen Janire Gazopo Beaskoetxea nerabe eta gazteetan eta drogetan espezializatutako hezitzaileak emango du.

Gazteekin lan egiten duten eragileei nerabeek eta gazteek drogak erabiltzen dituzten moduaren inguruan esku hartzeko tresnak eta jarraibideak eskaintzea da ikastaroaren helburu nagusia, Gazteen Euskal Behatokiak jakinarazi duenez.

Ikastaroa CRAJen egoitzan egingo da, Anoetan, 9:30etatik 14:30era, ekainaren 18an eta 25ean. Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da baina aurrez izena eman behar da: epea maiatzaren 29ra amaituko da eta gehienez 22 ikaslek parte hartuko ahal izango dute. gaztebehatokia@ej-gv.es helkbidea elektronikora idatziz edo 94 403 16 45 telefonoan egin daitezke izen-emateak.

Lehentasuna izango dute gazteekin lanean ari direnek (erakundeetan, elkarteetan, boluntario lanetan...); gazteen arloko langileek (Gazte Informazioa, udalak, aldundiak eta beste erakunde batzuk); hezitzaileek; eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Contenido patrocinado