Gaztelugatxeko fauna exotiko inbaditzailea kontrolatzeko larunbatean egitekoa zen auzolana bertan behera geratu da

Gaztelugatxe
BIZKAIKO ALDUNDIA
Actualizado 2017/11/10 11:35:50 CET

BILBO, 10 (EUROPA PRESS)

Bermeoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak erabaki dute Gaztelugatxen fauna exotiko inbaditzailea kontrolatzeko larunbaterako antolatu zuten auzolana bertan behera uztea, eguraldi txarra iragarri delako.

Ekimenaren antolatzaileek adierazi dutenez, auzolaren helburua zen gizarteari tokiko biodibertsitateak duen arazo garrantzitsuenetako baten berri ematea, hau da, espezie exotiko inbaditzaileen sarrera eta haien eragina ekosistemetan.

Hala ere, eta iragarpenek eguraldi txarra izango dela jakinarazi dutenez, auzolanaren erakunde antolatzaileek bertan behera uztea erabaki dute. Bermeoko Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak udaberrian antolatuko dute auzolana berriro.