Genero indarkeria eta sexu erasoak jasandako emakumeentzako arreta koordinatzeko lehen udal protokoloa sinatu da Tolosan

Protokoloaren sinaduran parte hartu duten erakunde eta elkarteen ordezkariak
Foto: ERTZAINTZA
Actualizado: jueves, 27 noviembre 2014 18:00
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

DONOSTIA, 27 (EUROPA PRESS)

   Genero indarkeria eta sexu erasoak jasan dituzten emakumeei arreta emateko eta arreta hori erakundeen artean koordinatzeko lehenengo udal protokoloa sinatu dute Tolosako udaletxean (Gipuzkoa) gaur, azaroaren 27an.

   Hitzarmena izenpetzeko ekitaldian erakunde sinatzaile guztietako ordezkariak izan dira, Ibai Iriarte San Vicente Tolosako alkatea buru zela. Ertzaintzaren ordezkari gisa, Oriako ertzain etxeko komisario Begoña Zuazolazigorraga eta komisariorde, nagusi eta ikerketa buru Rodolfo Precedo izan dira.

   Udal protokoloaren helburua genero indarkeriaren edo sexu erasoren baten biktima izan diren emakumeak artatzeko eskumenak dituzten erakundeen arteko koordinazioa hobetzea eta azkartzea da.

   Horrela, Tolosako Udalak eta Ertzaintzak ez ezik, Osakidetzak, Asunción klinikak, Protokoloa Sortzen, Euskal Herriko Bilgune Feminista eta Tolosaldea Garatzen elkarteek eta Tolosako biktimek parte hartu dute protokoloaren idazketan.